2012-02-09

Hirian bizitzea ala herrian?

Aurreko galdera erantzutea zaila da, izan ere, hirietako eta herrietako neurriak oso desberdinak dira eta bakoitzak abantailak eta desabantailak ditu. Ni, adibidez, hirian bizi naiz baina herri batean bizitzea ez litzaidake inportako.

         Buratzen zaidan lehenengo hirietako abantaila aukera gehiago egotea da. Hala nola, supermerkatu ugari daude janariako markak edo kalitatea aukeratzeko, gauza bera pasatzen da beste dendekin eta aisialdiarekin (zinema, taberna asko, …). Beste abantaila bat umeentzako eskola aukera daiteke, ez da berariazko hizkuntza eredura joan behar, baizik eta nahi den eredura, herri batean eredu bat bakarrik dago eta. Gainera, hirian autoaren depedentzia ez da existitzen, edo herrian baino gutxiago behintzat,  garraio batzuk baitaude (autobusa, taxia, bizikleta…) mugitzeko.

         Lehen esandakoarekin konturatu naiz, hirietako abantailak herrietako desabantaiak direla eta alderantziz, horregatik, orain herritako abantailak kontatzea tokatuko zait. Abantaila hoberena, nire ustez, lasaitasuna da, zaratarik eta estutasurik gabe ibili daiteke kaleetan edo etxean; horrek giro osasungarriagoa sortzen du, ez baitago kutsadurarik. Halaber, jendearen harremanak oso desberdinak dira; izan ere, herritarrek elkar ezagutzen dute eta koadrilek harreman estuagoak dauzkate hirian baino. Hori posible izan daiteke, txikitatik herrian askatasuna gehiago baitago kaleetan lagunekin ibiltzeko.

         Dena kontatu ondoren, egia esan behar badut, ez nago ziur non bizi, biak gustatzen baitzaizkit. Ni Iruñean bizi naiz baina askotan Agoitzera joaten naiz, han pisu bat baitut. Alde batetik, Agoitzen egin ezin ditudan gauza asko Iruñean egin ditzaket, esaterako, zinemara joan, dendaz denda ibili; jende berria ezagutu… Beste aldetik, Agoitzen pertsona gehienak ezagutzen ditut, nire koadrila handiagoa da eta denok oso ondo moldatzen gara, Iruñean azkenean hiru geratzen gara; eta aisialdia desberdina da (mendira, ibaiara joan…). Nahiz eta non bizi ez jakin, gauza batez ziur nago: uda Agoitzen pasatu nahi dut, hots, uda pasatzeko hiria ez zait gustatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario