2012-02-08

ANIMALIEKIKO JOKABIDEA

Gizakiek, zergatik hiltzen dituzte animaliak? Nola hiltzen dituzte? Zertarako erabiltzen dituzte animaliak? Zergatik daude desagertzeko arriskuan animalia batzuk? Noren errua da? Animalien heriotza, zergatik arte bihurtu zen? Nork egin zuen hori? Nori gustatzen zaio?

Aurreko galderak erantzuten hasiko naiz, edo saiatuko naiz behintzat. Gizakiek animaliak hiltzen dituzte, primateak hiltzen hasi zirelako jateko eta bere larruarekin arropa egiteko. Hala ere, orain, animaliak jateko ez ezik apaintzeko edo produktuak egiteko ere erabiltzen dituzte. Hiltzeko modua da arazoa; izan ere, animalia batzuk abeltegian edo ehizean modu errukarriz hiltzen dituzte, baina besteak bortizkeriaz edo plazerragatik. Horrela, usadioak sortu ziren, esaterako, zenzeketan zezenek oinazea nozitzen dute eta ez daukate heriotza onik, haragia jateko erabiltzen den arren. Beste tradizio bat azeriaren ehiza da, Britania Handian azeriak hiltzen dituzte ondo pasatzeko eta bere larruak erabiltzeko, baina hori aberatsek bakarrik egiten dute, alegia, luxu bat da. Gainera, animalien produktuak luxua dira eta edonork ezin du erosi, oso garestiak dira eta.

Animalien heriotzak desoreka sortzen du munduan, izaki guztiok katea egiten dugu eta. Animalia asko desagertzeko arriskuan daude eta gizartea ez da konturatzen edo ez du kasurik egiten. Askotan, gizakien plazerrak betetzeko animaliak hiltzen dituzte eta ez dago horren beharrik, animaliak erabiliko genituzke jateko bakarrik  eta ez produktuak egiteko, baliabide gehiegi baitauzkagu. Gizakiok gure kabuz gabiltza eta geure buruan bakarrik pentsatzen dugu. Horregatik, usadioaren izenean  bortizkeria erabiltzen da eta gauza arrunta balitz bezala ikusten dugu.

Nahiz eta egoera ezkorra irudi, irtenbideak existitzen dira eta asko praktikan daude. Lehenengoa, jendea kontzientziatzeko kanpainak eta horrekin pixkanaka – pixkanaka gure pentsaera aldatzen ari da. Horrela, usadio batzuk aldatu ditzakegu, adibidez, zenzeketan zezena ez  hiltzea eta tratu txarrik ez ematea, alegia, “toreoa” bakarrik; izan ere, galarazpena oso zaila da eta jendeari gaizki iruditzen zaio. Hala ere, zezenak erabiltzen dituzten beste tradizio batzuk kendu behar dira, hala nola, jendeak zezena lanzekin hiltzea, edo ezeriaren ehiza, ondo pasatzeko. Beste aldetik, ehizak krontol handia behar du, animaliek ugaldu behar baitute; egia esateko, orain kontrolak badaude eta oso zorrotzak dira, baina askotan legez kanpo ehiza da arazoa.

Bukatzeko, nire ustez, usadio batzuk oso txarrak dira baina jendeari ulertu egin behar diogu, izan ere, antzinako tradizioak oso barneratuta dauzka eta hori aldatzea oso zaila da. Pertsona batzuk ehizaren aurka daude, eta ni, adibidez, ez, kontrolatuta eta haragia jateko ondo iruditzen zait. Nik uste dut ehiza eta arrantza gauza bera dela eta jateko behar dugula. Halaber, animaliak zaindu behar ditugu, izan ere, izaki bakoitza altxorra da eta guztiak behar ditugu munduan oreka mantentzeko.

1 comentario:

  1. Anónimo7/1/16, 6:54

    Oso txarto dago eta agertzen den informazioa desegokia da.

    ResponderEliminar