2012-03-12

ZERGATIK JAIO ZEN EMAKUMEA GIZONAREN SAIHETS-HEZURRATIK?

Badirudi, emakumea gizonetik jaio zela gizona garrantzitsuagoa zelako, baina istorio hau nork idatzi zuen? Zergatik dira historian zehar gizonak protagonistak? Eta ez alderantziz? Ni, zorionez, emakume eta gizonen artean desberdintasun gutxiago dagoen garaian jaio naiz. Baina, gauzak aldatu egiten ari diren arren, oraindik bakoitzak bere rola dauka eta konturatu gabe emakumeak berak noizbehinka rolak jarraitzen ditu.

Betidanik, emakumea ama, emaztea eta etxeko andrea izan da; gero, lanean hasi zenean lan batzuetan bakarrik lan egin zezakeen (andereño, garbitzaile, haurtzain…) eta orain lan guztietan lan egin dezake, hori uste dut, behintzat; baina askotan soldata baxuagoarekin eta baldintzak txarragoekin. Gure nortasuna beti ezaugarri batzuekin markatuta dago eta baita zaletasunak ere; nahiz eta askotan horrela diren, bakoitzak nortasun desberdina dauka eta sexua berdin da. Batzuetan genetikagatik  da eta hori ezin da aldatu egin, baina beste batzuetan historiagatik edo ohituragatik eta desberdintasun hori aldatu ahal egin da. Esate baterako, kolore urdina, autoak… mutiltxoentzat eta kolore arrosa, panpinak... neskatilentzat. Inork ez dauka bere gustu mugatua jaiotzetik, edo ez luke behar, behinik behin.

Neure buruari galdetzen diot ea nork daukan errua; erlijioak edo historia idatzi zuen gizonak, erantzungo nuke. Hala ere, nik uste dut erantzuna inoiz ez dela jakingo; izan ere, kanpoko eraginetik at pertsonarik aurkitzea ezinezkoa da; guk heziketa bat daukagu eta nahi gabe eragiten gaitu. Bestalde, zergatik orain gauzak aldatzen ari diren eta ez lehenago, beste zalantza bat da; badakit aldaketa egiteko faktore ugari behar direla eta antzina oso zaila zen, baina gure gizartea nola aldatu da 50 urtetan? Hori esan badut ere, emakume batzuek historian zehar ate txikiak ireki zituztela konturatu naiz, adibidez, Kleopatra, Juana de Arko, Maria Kurie, Emilia Pardo Bazán... une honetara iristeko. Espero dut egun bat helduko dela denok berdinak izatea eta rolik gabe; baina hau lortzeko kontzientzia hartu behar dugu eta ez erori matxismoan edo henbrismoan.

2012-03-06

ALKOHOLA ORAINGO ARAZOA ALA BETIKOA?


Ni gaztea naiz eta astebururero alkohola edaten dut, baina hori gaizki dago? edo gehiegizkoa da? Betidanik gazteek alkohola edaten dute eta nondik dator hori? Agian arazoa helduak ikustetik dator edo alkohola gizartean normalizatuta egoteagatik.

Hasteko, gizartea aldatu egin da, gazteek orain edari gogorragoak edaten dituzte, alegia, gradu gehiagorekin (vozka, ginebra, rona…). Lehen patxarana, ardoa eta garagardoa hartzen zituzten, batez ere. Gainera, orain neurria oso handia da, izan ere, jendea kalean elkarrekin edateko  botilekin geratzen da, horrela, merkeago eta gehiago edaten du. Nahiz eta orain kalean gehiago edan, lehen tabernetan asko edaten zuten eta  helduek usadio hau jarraitzen dute, Txikiteoan eta pintxo-potean, adibidez. 

Horregatik, non dago arazoa? Nik uste dut gazte askok ez dakitela edaten, alegia, haien helburua mozkortzea da, bestela ez dute ondo pasatzen. Egia da, denok alkohola edaten badugu, ondorio bat edo beste nahi dugu, baina ondorio horiek kontrolatu behar ditugu. Hortik aparte,  adina ere arazoa da, lehen hamabost urtekin ez ginen vozka, rona… edaten hasten, baizik eta kalimotxoa, garagardoa eta agian likore bat. Horrela, gutxi mozkortzen ginen eta etxera laster itzultzen ginen, hain zuzen ere, gurasoek esandako orduan itzuli behar genuen (ordu batean, hiruretan...); orain, berriz, gazteek ez daukate ordurik eta bostetan kalean ibiltzen dira, adibidez. Horregatik, alkohol gehiago edaten dute eta kontrolik gabe.

Lehen esan dudan  bezala gauzak aldatu egin dira eta  nik uste dut botiltzarra arazoa dela. Helduek ez dute ulertzen zergatik egiten dugun eta zaratagatik kexatzen dira. Nik, esate baterako, hori egiten dut merkeagoa delako eta lagunekin hizketan egoteko musikarik gabe. Gaueko taberna batean musika altua dago eta edariak oso garestiak dira; horregatik, gazteok ezin dugu dena ordaindu ez ondo hitz egin eta kalean edatea erabakitzen dugu. Nahiz eta nik botiltzarra egin, badakit zarata handia sortzeaz gain, zikina dela. Nire ustetan, irtenbide bat aurki daiteke, esaterako, edateko leku bat auzokiderik gabe edo edariak merkeagoak izatea; baina horrek erraztasunak emango lizkiguke edateko eta hori, agian, gaizki dago. Hala ere, denok badakigu gazteek alkohola edaten jarraituko dutela eta hori aldatzea oso zaila den arren, gurasoek  edo jendeak, oro har, gai hau kontrolatu behar lukete gazteen artean; izan ere, denok ondo pasatzeko edaten hasten gara baina alkohola ez da inolako joku.