Badirudi, emakumea gizonetik jaio zela gizona garrantzitsuagoa zelako, baina istorio hau nork idatzi zuen? Zergatik dira historian zehar gizonak protagonistak? Eta ez alderantziz? Ni, zorionez, emakume eta gizonen artean desberdintasun gutxiago dagoen garaian jaio naiz. Baina, gauzak aldatu egiten ari diren arren, oraindik bakoitzak bere rola dauka eta konturatu gabe emakumeak berak noizbehinka rolak jarraitzen ditu.
Betidanik, emakumea ama, emaztea eta etxeko andrea izan da; gero, lanean hasi zenean lan batzuetan bakarrik lan egin zezakeen (andereño, garbitzaile, haurtzain…) eta orain lan guztietan lan egin dezake, hori uste dut, behintzat; baina askotan soldata baxuagoarekin eta baldintzak txarragoekin. Gure nortasuna beti ezaugarri batzuekin markatuta dago eta baita zaletasunak ere; nahiz eta askotan horrela diren, bakoitzak nortasun desberdina dauka eta sexua berdin da. Batzuetan genetikagatik da eta hori ezin da aldatu egin, baina beste batzuetan historiagatik edo ohituragatik eta desberdintasun hori aldatu ahal egin da. Esate baterako, kolore urdina, autoak… mutiltxoentzat eta kolore arrosa, panpinak... neskatilentzat. Inork ez dauka bere gustu mugatua jaiotzetik, edo ez luke behar, behinik behin.
Neure buruari galdetzen diot ea nork daukan errua; erlijioak edo historia idatzi zuen gizonak, erantzungo nuke. Hala ere, nik uste dut erantzuna inoiz ez dela jakingo; izan ere, kanpoko eraginetik at pertsonarik aurkitzea ezinezkoa da; guk heziketa bat daukagu eta nahi gabe eragiten gaitu. Bestalde, zergatik orain gauzak aldatzen ari diren eta ez lehenago, beste zalantza bat da; badakit aldaketa egiteko faktore ugari behar direla eta antzina oso zaila zen, baina gure gizartea nola aldatu da 50 urtetan? Hori esan badut ere, emakume batzuek historian zehar ate txikiak ireki zituztela konturatu naiz, adibidez, Kleopatra, Juana de Arko, Maria Kurie, Emilia Pardo Bazán... une honetara iristeko. Espero dut egun bat helduko dela denok berdinak izatea eta rolik gabe; baina hau lortzeko kontzientzia hartu behar dugu eta ez erori matxismoan edo henbrismoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario