2012-03-06

ALKOHOLA ORAINGO ARAZOA ALA BETIKOA?


Ni gaztea naiz eta astebururero alkohola edaten dut, baina hori gaizki dago? edo gehiegizkoa da? Betidanik gazteek alkohola edaten dute eta nondik dator hori? Agian arazoa helduak ikustetik dator edo alkohola gizartean normalizatuta egoteagatik.

Hasteko, gizartea aldatu egin da, gazteek orain edari gogorragoak edaten dituzte, alegia, gradu gehiagorekin (vozka, ginebra, rona…). Lehen patxarana, ardoa eta garagardoa hartzen zituzten, batez ere. Gainera, orain neurria oso handia da, izan ere, jendea kalean elkarrekin edateko  botilekin geratzen da, horrela, merkeago eta gehiago edaten du. Nahiz eta orain kalean gehiago edan, lehen tabernetan asko edaten zuten eta  helduek usadio hau jarraitzen dute, Txikiteoan eta pintxo-potean, adibidez. 

Horregatik, non dago arazoa? Nik uste dut gazte askok ez dakitela edaten, alegia, haien helburua mozkortzea da, bestela ez dute ondo pasatzen. Egia da, denok alkohola edaten badugu, ondorio bat edo beste nahi dugu, baina ondorio horiek kontrolatu behar ditugu. Hortik aparte,  adina ere arazoa da, lehen hamabost urtekin ez ginen vozka, rona… edaten hasten, baizik eta kalimotxoa, garagardoa eta agian likore bat. Horrela, gutxi mozkortzen ginen eta etxera laster itzultzen ginen, hain zuzen ere, gurasoek esandako orduan itzuli behar genuen (ordu batean, hiruretan...); orain, berriz, gazteek ez daukate ordurik eta bostetan kalean ibiltzen dira, adibidez. Horregatik, alkohol gehiago edaten dute eta kontrolik gabe.

Lehen esan dudan  bezala gauzak aldatu egin dira eta  nik uste dut botiltzarra arazoa dela. Helduek ez dute ulertzen zergatik egiten dugun eta zaratagatik kexatzen dira. Nik, esate baterako, hori egiten dut merkeagoa delako eta lagunekin hizketan egoteko musikarik gabe. Gaueko taberna batean musika altua dago eta edariak oso garestiak dira; horregatik, gazteok ezin dugu dena ordaindu ez ondo hitz egin eta kalean edatea erabakitzen dugu. Nahiz eta nik botiltzarra egin, badakit zarata handia sortzeaz gain, zikina dela. Nire ustetan, irtenbide bat aurki daiteke, esaterako, edateko leku bat auzokiderik gabe edo edariak merkeagoak izatea; baina horrek erraztasunak emango lizkiguke edateko eta hori, agian, gaizki dago. Hala ere, denok badakigu gazteek alkohola edaten jarraituko dutela eta hori aldatzea oso zaila den arren, gurasoek  edo jendeak, oro har, gai hau kontrolatu behar lukete gazteen artean; izan ere, denok ondo pasatzeko edaten hasten gara baina alkohola ez da inolako joku.

No hay comentarios:

Publicar un comentario