2012-01-09

Eguberri-jaiak: jadanik gutxiago falta da datorren urtekoetarako

     Orain eguberri-jaiak amaitu dira eta horrekin bazkariak eta afariak familiarekin;beraz, pena ematen dit. Gabonak egun alaiak dira familia elkartzeko eta elkarrekin disfrutatzeko.

     Nire etxean beti Gabon-gaua eta Eguberria ospatzen dugu, ilusioaz janaria pretatzen dut eta plater bitxiak prestatzen saiatzen naiz dastatzeko. Afaldu ondoren xanpainarekin musika entzunez kartetan jokatzen dugu eta batzuetan rantxerak eta jotak abesten ditugu. Horrela, gaua pasatzen dugu eta Olentzerori itxaroten diogu.

     Gabon-zaharra beste egun berezi bat  da, izebaren etxean afaltzen dugu, bertan kanpaikadak ikusi eta elkarri urteberri on esan ondoren, gazteok mozorrotzen gara eta festara ateratzen gara lagunekin baina hurrengo egunean berriro familiarekin bazkaria egiten dugu.

     Gabonak bukatzeko , Errege gauean aitaren herrira joaten naiz familiarekin afaltzera. Afaldu eta gero jokua egiten dugu  El Reinado izenekoa. Pertsona batek kartak botatzen ditu eta erregeko urrea tokatzen bazaizu familiari bazkari bat ordaindu behar izaten diozu roskaren  baba tokatzen zaion beste pertsonarekin. Gero, berriro lagunekin jaietara ateratzen naiz ,baina umeek bezala hurrengo egunean opariak irekitzen ditut nire etxean eta izeben etxeetan.

     Lehen esan dudanagatik, gabonak gustatzen zaizkit. Nire ustez, egunak familiarekin eta lagunekin bizitzeko eta ondo pasatzeko dira. Ni eguberri-jaietan umea banintz bezala bizi naiz eta gainera, janari bitxia asko gustatzen zait; beraz, disfrutatzen egiten ditut.

1 comentario: