Inauteriak desfile, mozorro eta jai nahasketa dira kaleetan eta garizuma aurretik ospatzen dira, baina ez daukate egun finkorik; urtarriletik otsail arte izan daitezke. Leku askotan ospatzen dira eta helburua edo ospakizuna oso desberdina da batetik batera.
Munduko ospetsuenak Brasilgoak dira. Hartan, sambako eskolak ateratzen dira eta desfile oso handia egiten dute soineko bereziekin. Beste ospetsuenetako bat Veneziakoak dira. Han, inauterietako maskarak garratzitsuenak dira, izan ere, historiak kontatzen du antzina nobleza herritarreekin maskarak jantzita nahasten zela. Espainan Tenerifeko inauteriak dira osptsuenak, urte bakoitzean gai bat aukeratzen dute eta murgak, desfilea egiten duten taldeak, kaletik horri buruz jantzita ateratzen dira, adibidez, aurten “Flower power” 60ko hamarkada. Beste ezaugarri bat lehiaketa eginez inauterietako erregina aukeratzea da.
Euskal herriko inauteriak ez dira hain ospetsuak, baina oso bitxiak dira eta herri bakoitzak bere usadioa dauka. Hasteko, Lantzeko inauteriak nafarroko ospetsuenak dira, antzinako lapurra zen Miel Otxin personaia garrantzitsuena da, berak espiritu txarrak ordezkatzen ditu. Inauteriako astelehenean, herriko jendeak lagunduta Arotzekin, Zaldikoekin,Txatxoekin eta Ziripotekin (personaia mitologikoak) Miel Otxin harrapatzen dute eta hurrengo egunean, erre egiten dute. Ohitura hori herri batzuetan eta Iruñeko ikastoletan jarraitzen da. Agoitzen, esate baterako, Miel Otxin beti erretzen zuten arren, orain Agoizko bi pertsonaia erretzen dute eta Kaskaboboak (mutilak) eta Maskaritak (neskak) laguntzen dute. Altsasuako inauterietan adardun saski batez janzten diren Momotxorroek beldurtzen dute jendea. Guipuzkoan, Tolosakoak Euskal Herriko ospetsuenak dira, 6 egun irauten dute eta ekintza desberdinak (sardinaren ehorzketa, karrozeen desfilea…) egiten dira.
Agoizko maskaritak |
No hay comentarios:
Publicar un comentario