2012-03-12

ZERGATIK JAIO ZEN EMAKUMEA GIZONAREN SAIHETS-HEZURRATIK?

Badirudi, emakumea gizonetik jaio zela gizona garrantzitsuagoa zelako, baina istorio hau nork idatzi zuen? Zergatik dira historian zehar gizonak protagonistak? Eta ez alderantziz? Ni, zorionez, emakume eta gizonen artean desberdintasun gutxiago dagoen garaian jaio naiz. Baina, gauzak aldatu egiten ari diren arren, oraindik bakoitzak bere rola dauka eta konturatu gabe emakumeak berak noizbehinka rolak jarraitzen ditu.

Betidanik, emakumea ama, emaztea eta etxeko andrea izan da; gero, lanean hasi zenean lan batzuetan bakarrik lan egin zezakeen (andereño, garbitzaile, haurtzain…) eta orain lan guztietan lan egin dezake, hori uste dut, behintzat; baina askotan soldata baxuagoarekin eta baldintzak txarragoekin. Gure nortasuna beti ezaugarri batzuekin markatuta dago eta baita zaletasunak ere; nahiz eta askotan horrela diren, bakoitzak nortasun desberdina dauka eta sexua berdin da. Batzuetan genetikagatik  da eta hori ezin da aldatu egin, baina beste batzuetan historiagatik edo ohituragatik eta desberdintasun hori aldatu ahal egin da. Esate baterako, kolore urdina, autoak… mutiltxoentzat eta kolore arrosa, panpinak... neskatilentzat. Inork ez dauka bere gustu mugatua jaiotzetik, edo ez luke behar, behinik behin.

Neure buruari galdetzen diot ea nork daukan errua; erlijioak edo historia idatzi zuen gizonak, erantzungo nuke. Hala ere, nik uste dut erantzuna inoiz ez dela jakingo; izan ere, kanpoko eraginetik at pertsonarik aurkitzea ezinezkoa da; guk heziketa bat daukagu eta nahi gabe eragiten gaitu. Bestalde, zergatik orain gauzak aldatzen ari diren eta ez lehenago, beste zalantza bat da; badakit aldaketa egiteko faktore ugari behar direla eta antzina oso zaila zen, baina gure gizartea nola aldatu da 50 urtetan? Hori esan badut ere, emakume batzuek historian zehar ate txikiak ireki zituztela konturatu naiz, adibidez, Kleopatra, Juana de Arko, Maria Kurie, Emilia Pardo Bazán... une honetara iristeko. Espero dut egun bat helduko dela denok berdinak izatea eta rolik gabe; baina hau lortzeko kontzientzia hartu behar dugu eta ez erori matxismoan edo henbrismoan.

2012-03-06

ALKOHOLA ORAINGO ARAZOA ALA BETIKOA?


Ni gaztea naiz eta astebururero alkohola edaten dut, baina hori gaizki dago? edo gehiegizkoa da? Betidanik gazteek alkohola edaten dute eta nondik dator hori? Agian arazoa helduak ikustetik dator edo alkohola gizartean normalizatuta egoteagatik.

Hasteko, gizartea aldatu egin da, gazteek orain edari gogorragoak edaten dituzte, alegia, gradu gehiagorekin (vozka, ginebra, rona…). Lehen patxarana, ardoa eta garagardoa hartzen zituzten, batez ere. Gainera, orain neurria oso handia da, izan ere, jendea kalean elkarrekin edateko  botilekin geratzen da, horrela, merkeago eta gehiago edaten du. Nahiz eta orain kalean gehiago edan, lehen tabernetan asko edaten zuten eta  helduek usadio hau jarraitzen dute, Txikiteoan eta pintxo-potean, adibidez. 

Horregatik, non dago arazoa? Nik uste dut gazte askok ez dakitela edaten, alegia, haien helburua mozkortzea da, bestela ez dute ondo pasatzen. Egia da, denok alkohola edaten badugu, ondorio bat edo beste nahi dugu, baina ondorio horiek kontrolatu behar ditugu. Hortik aparte,  adina ere arazoa da, lehen hamabost urtekin ez ginen vozka, rona… edaten hasten, baizik eta kalimotxoa, garagardoa eta agian likore bat. Horrela, gutxi mozkortzen ginen eta etxera laster itzultzen ginen, hain zuzen ere, gurasoek esandako orduan itzuli behar genuen (ordu batean, hiruretan...); orain, berriz, gazteek ez daukate ordurik eta bostetan kalean ibiltzen dira, adibidez. Horregatik, alkohol gehiago edaten dute eta kontrolik gabe.

Lehen esan dudan  bezala gauzak aldatu egin dira eta  nik uste dut botiltzarra arazoa dela. Helduek ez dute ulertzen zergatik egiten dugun eta zaratagatik kexatzen dira. Nik, esate baterako, hori egiten dut merkeagoa delako eta lagunekin hizketan egoteko musikarik gabe. Gaueko taberna batean musika altua dago eta edariak oso garestiak dira; horregatik, gazteok ezin dugu dena ordaindu ez ondo hitz egin eta kalean edatea erabakitzen dugu. Nahiz eta nik botiltzarra egin, badakit zarata handia sortzeaz gain, zikina dela. Nire ustetan, irtenbide bat aurki daiteke, esaterako, edateko leku bat auzokiderik gabe edo edariak merkeagoak izatea; baina horrek erraztasunak emango lizkiguke edateko eta hori, agian, gaizki dago. Hala ere, denok badakigu gazteek alkohola edaten jarraituko dutela eta hori aldatzea oso zaila den arren, gurasoek  edo jendeak, oro har, gai hau kontrolatu behar lukete gazteen artean; izan ere, denok ondo pasatzeko edaten hasten gara baina alkohola ez da inolako joku.

2012-02-28

BAZTARRIKA BASERRIA


Pasa den ostegunean, eguraldi ederrarekin, Gabiriako baserri batera, Bastarrikara, joan ginen; gazta egiteko asmoa izan arren, azkenean gazta egiten ikusi bakarrik egin genuen.


Asierrek, baserriko artzainak, apurka- apurka gazta nola egiten den erakutsi zigun eta gaztaren historioa ikasi genuen. Gainera, ardiak eta bere ezaugarriak ezagutu genituen; horrela, esnea nondik ateratzen den ikus genezakeen.

Hamaiketako orduan, inondik ere, gazta jan genuen, eta bitartean Asierren semearekin, Antzolekin, jolastu ginen, izan ere, umeak izugarri gustatzen zaizkigun bost neska geunden. Bukatzeko, paisaia eder horretan argazki bat atera genuen, gure buruan egun hori gordetzeko.





2012-02-09

Hirian bizitzea ala herrian?

Aurreko galdera erantzutea zaila da, izan ere, hirietako eta herrietako neurriak oso desberdinak dira eta bakoitzak abantailak eta desabantailak ditu. Ni, adibidez, hirian bizi naiz baina herri batean bizitzea ez litzaidake inportako.

         Buratzen zaidan lehenengo hirietako abantaila aukera gehiago egotea da. Hala nola, supermerkatu ugari daude janariako markak edo kalitatea aukeratzeko, gauza bera pasatzen da beste dendekin eta aisialdiarekin (zinema, taberna asko, …). Beste abantaila bat umeentzako eskola aukera daiteke, ez da berariazko hizkuntza eredura joan behar, baizik eta nahi den eredura, herri batean eredu bat bakarrik dago eta. Gainera, hirian autoaren depedentzia ez da existitzen, edo herrian baino gutxiago behintzat,  garraio batzuk baitaude (autobusa, taxia, bizikleta…) mugitzeko.

         Lehen esandakoarekin konturatu naiz, hirietako abantailak herrietako desabantaiak direla eta alderantziz, horregatik, orain herritako abantailak kontatzea tokatuko zait. Abantaila hoberena, nire ustez, lasaitasuna da, zaratarik eta estutasurik gabe ibili daiteke kaleetan edo etxean; horrek giro osasungarriagoa sortzen du, ez baitago kutsadurarik. Halaber, jendearen harremanak oso desberdinak dira; izan ere, herritarrek elkar ezagutzen dute eta koadrilek harreman estuagoak dauzkate hirian baino. Hori posible izan daiteke, txikitatik herrian askatasuna gehiago baitago kaleetan lagunekin ibiltzeko.

         Dena kontatu ondoren, egia esan behar badut, ez nago ziur non bizi, biak gustatzen baitzaizkit. Ni Iruñean bizi naiz baina askotan Agoitzera joaten naiz, han pisu bat baitut. Alde batetik, Agoitzen egin ezin ditudan gauza asko Iruñean egin ditzaket, esaterako, zinemara joan, dendaz denda ibili; jende berria ezagutu… Beste aldetik, Agoitzen pertsona gehienak ezagutzen ditut, nire koadrila handiagoa da eta denok oso ondo moldatzen gara, Iruñean azkenean hiru geratzen gara; eta aisialdia desberdina da (mendira, ibaiara joan…). Nahiz eta non bizi ez jakin, gauza batez ziur nago: uda Agoitzen pasatu nahi dut, hots, uda pasatzeko hiria ez zait gustatzen.

2012-02-08

ANIMALIEKIKO JOKABIDEA

Gizakiek, zergatik hiltzen dituzte animaliak? Nola hiltzen dituzte? Zertarako erabiltzen dituzte animaliak? Zergatik daude desagertzeko arriskuan animalia batzuk? Noren errua da? Animalien heriotza, zergatik arte bihurtu zen? Nork egin zuen hori? Nori gustatzen zaio?

Aurreko galderak erantzuten hasiko naiz, edo saiatuko naiz behintzat. Gizakiek animaliak hiltzen dituzte, primateak hiltzen hasi zirelako jateko eta bere larruarekin arropa egiteko. Hala ere, orain, animaliak jateko ez ezik apaintzeko edo produktuak egiteko ere erabiltzen dituzte. Hiltzeko modua da arazoa; izan ere, animalia batzuk abeltegian edo ehizean modu errukarriz hiltzen dituzte, baina besteak bortizkeriaz edo plazerragatik. Horrela, usadioak sortu ziren, esaterako, zenzeketan zezenek oinazea nozitzen dute eta ez daukate heriotza onik, haragia jateko erabiltzen den arren. Beste tradizio bat azeriaren ehiza da, Britania Handian azeriak hiltzen dituzte ondo pasatzeko eta bere larruak erabiltzeko, baina hori aberatsek bakarrik egiten dute, alegia, luxu bat da. Gainera, animalien produktuak luxua dira eta edonork ezin du erosi, oso garestiak dira eta.

Animalien heriotzak desoreka sortzen du munduan, izaki guztiok katea egiten dugu eta. Animalia asko desagertzeko arriskuan daude eta gizartea ez da konturatzen edo ez du kasurik egiten. Askotan, gizakien plazerrak betetzeko animaliak hiltzen dituzte eta ez dago horren beharrik, animaliak erabiliko genituzke jateko bakarrik  eta ez produktuak egiteko, baliabide gehiegi baitauzkagu. Gizakiok gure kabuz gabiltza eta geure buruan bakarrik pentsatzen dugu. Horregatik, usadioaren izenean  bortizkeria erabiltzen da eta gauza arrunta balitz bezala ikusten dugu.

Nahiz eta egoera ezkorra irudi, irtenbideak existitzen dira eta asko praktikan daude. Lehenengoa, jendea kontzientziatzeko kanpainak eta horrekin pixkanaka – pixkanaka gure pentsaera aldatzen ari da. Horrela, usadio batzuk aldatu ditzakegu, adibidez, zenzeketan zezena ez  hiltzea eta tratu txarrik ez ematea, alegia, “toreoa” bakarrik; izan ere, galarazpena oso zaila da eta jendeari gaizki iruditzen zaio. Hala ere, zezenak erabiltzen dituzten beste tradizio batzuk kendu behar dira, hala nola, jendeak zezena lanzekin hiltzea, edo ezeriaren ehiza, ondo pasatzeko. Beste aldetik, ehizak krontol handia behar du, animaliek ugaldu behar baitute; egia esateko, orain kontrolak badaude eta oso zorrotzak dira, baina askotan legez kanpo ehiza da arazoa.

Bukatzeko, nire ustez, usadio batzuk oso txarrak dira baina jendeari ulertu egin behar diogu, izan ere, antzinako tradizioak oso barneratuta dauzka eta hori aldatzea oso zaila da. Pertsona batzuk ehizaren aurka daude, eta ni, adibidez, ez, kontrolatuta eta haragia jateko ondo iruditzen zait. Nik uste dut ehiza eta arrantza gauza bera dela eta jateko behar dugula. Halaber, animaliak zaindu behar ditugu, izan ere, izaki bakoitza altxorra da eta guztiak behar ditugu munduan oreka mantentzeko.

2012-01-24

Inauteriak


Inauteriak desfile, mozorro eta jai nahasketa dira kaleetan eta garizuma aurretik ospatzen dira, baina ez daukate egun finkorik; urtarriletik otsail arte izan daitezke. Leku askotan ospatzen dira eta helburua edo ospakizuna oso desberdina da batetik batera.

         Munduko ospetsuenak Brasilgoak dira. Hartan, sambako eskolak ateratzen dira eta desfile oso handia egiten dute soineko bereziekin. Beste ospetsuenetako bat Veneziakoak dira. Han, inauterietako maskarak garratzitsuenak dira, izan ere, historiak kontatzen du antzina nobleza herritarreekin maskarak jantzita nahasten zela. Espainan Tenerifeko inauteriak dira osptsuenak, urte bakoitzean gai bat aukeratzen dute eta murgak, desfilea egiten duten taldeak, kaletik horri buruz jantzita ateratzen dira, adibidez, aurten “Flower power” 60ko hamarkada. Beste ezaugarri bat lehiaketa eginez inauterietako erregina aukeratzea da.
Agoizko kaskaboboak

         Euskal herriko inauteriak ez dira hain ospetsuak, baina oso bitxiak dira eta herri bakoitzak bere usadioa dauka. Hasteko, Lantzeko inauteriak nafarroko ospetsuenak dira, antzinako lapurra zen Miel Otxin personaia garrantzitsuena da, berak espiritu txarrak ordezkatzen ditu. Inauteriako astelehenean, herriko jendeak lagunduta Arotzekin, Zaldikoekin,Txatxoekin eta Ziripotekin (personaia mitologikoak) Miel Otxin harrapatzen dute eta hurrengo egunean, erre egiten dute. Ohitura hori herri batzuetan  eta Iruñeko ikastoletan jarraitzen da. Agoitzen, esate baterako,  Miel Otxin beti erretzen zuten arren, orain Agoizko bi pertsonaia erretzen dute eta Kaskaboboak (mutilak) eta Maskaritak (neskak) laguntzen dute. Altsasuako inauterietan adardun saski batez janzten diren Momotxorroek beldurtzen dute jendea. Guipuzkoan, Tolosakoak Euskal Herriko ospetsuenak dira, 6 egun irauten dute eta ekintza desberdinak (sardinaren ehorzketa, karrozeen desfilea…) egiten dira.

Agoizko maskaritak
         Bukatzeko, nire ustez, mozorroak inauterietako ezaugarri nagusiena dira, herri bakoitzak mozorro berezia dauka edo jendea edozein arropaz jazten da. Niri gustatzen zaizkit baina ni bizi naizen Iruñean ez da ospatzen eta pena da, gabon zaharrean mozorroaz jazten baitara. Ni Agoitzera joaten naiz eta lehen azaltzen dudan usadioa gustatzen zait, izan ere, legenda ordezkatzen du jendeak eta Euskal Herriko herri guztiek bezala pertsonaiak mitologikoak dauzka. Mitologia Euskal Herriko historiaren  ezaugarria da eta horrekin antzina atzeratzen gara, alegia, inauteriak beste garai batean biziarazten zaizkigu.

2012-01-17

Zein da umore onena?


Galdera erantzuteko zer den umorea jakin behar dugu. Umorea ikuspuntu barregarriarekin errelitateaz hitz egitea edo kritikatzea da, baina umore motak daude eta umore batzuk txarrak dira egoeraren arabera. Halaber, nire ustez, umorea bizitzan beharrezkoa da zoriontsua bizitzeko, baina zein umore?

         Nik uste dut umore zuria arruntena dela, ez dauka zentzu negatiborik eta gauza arruntekin barre eragiten da. Txiste berdeak eta beltzak  izan ezik betiko txisteak dira. Umore beltza beste mota bat da ironiarekin egiten dena; umore honek pertsonen gai mingarriak erabiltzen ditu, esaterako, heriotza, erligioa, razismoa… Antzeko beste mota bat umore berdea da, umore pikaroa eta sexua gai erabilitena da, txiste berde ezagunenak Jaimitorenak dira. Bukatzeko, lanbide bakoitzak umore mota bat dauka, adibidez, informatikoak, medikuak…

         Nire umore kuttunena zuria da, ez baitu zentzu negatiborik eta horrela, inori ez dio min eman. Halaber, askotan kontalariak garrantzi osoa dauka txistea barregarria izateko, azkenean jendeari eragin ahal zaio txiste xumeenarekin baina ondo kontatu behar da, bestela bere grazia galtzen du. Gainerako umore batzuetan gustatzen zaizkit, hala ere, askotan bizitzaren gauzekin jolasten dute eta kritika gogorregia da. Txiste guztiek bere mementoa daukate eta kontalariak jakin behar du noiz kontatu.

         Nire ustez, umore onena bizitzaz barre egiten jakitea da, alegia, alde ona bilatu behar dugu. Azkenean, ez da beharrezkoa txiste bat barre egiteko, baizik eta keinu bat, hitz bat edo irudi bat. Memento txarrenetan zerbaitek barre eragin ahal digu eta memento txiki hori gure autoestimazioak eskertzen digu. Nik, adibidez, ez dakit txisteak kontatzen eta agian ez daukat graziarik, baina pertsona positiboa naiz edo saiatzen naiz, behintzat. Askotan gauzen alde onak bilatzen saiatzen naiz eta horrekin lagunei adorea ematen ere bai. Nahiz eta batzuetan zaila den, irribarre bat gutxienez lortzen dut. Nik uste dut bakoitzak bere nortasuna duela, baina umorearekin hobeto bizi garela eta denok txispa bat eduki behar dugu.